W. Reich orgonoaren bila

Ez dakit nork idatzitako oso laburpen ona

bost ataletan bananduta:

*Unitate funtzional psikosomatikoa
*Autorregulatzeko gaitasuna
*Sublimazioa errepresiorik gabe
*Orgasmorako ahalmena
*Sexu-errepresioaren funtzio soziala

Unitate funtzional psikosomatikoa

Unitate funtzional psikosomatikoa

Psikologi eta giharre-korazei buruzko ikerketak direla eta, ideia hau proposatu zuen: "Psikologi-korazak eta giharre-korazak unitate funtzional bat eratzen dute...". Badago psike eta gorputzaren artean nolabaiteko paralelismoa.
Gizakia "osotasun bezala" ulertzen da, eta bere maila desberdinetan (psikologikoa eta fisiologikoa) arau berberak segitzen ditu.
Psikoanalisi ortodoxoak honi buruz zituen ikuspuntuak:
"Soma" eta "psikearen" arteko erlazioak ez zeuden argi. Sexualitatea, bietan parte hartzeagatik, nolabaiteko arartekoa zen. Unitatea ez zen inoiz harmonikoa. Nia eta Super Nia gatazkan sartzen dira Zerarekin, erro biologikoak dituen irrikazko munduarekin. Reichen arabera gorputz eta psikearen arteko ezharmonia hori ez da berezkoa, sexualitatearen errepresio sozialak eragindakoa baizik.
Freudek zioen: "... libido-energiaren izatearen estudioa ez da psikologiari dagokion gairik."
Reichen arabera beti elkarlotuak gertatzen dira:

PSIKEAREN ALDETIK ____ GORPUTZAREN ALDETIK
entrega-sentimendua ____ orgasmo-sentimendu fisiologikoa
plazerra organoetan ____ karga bioelektrikoaren gehikuntza
arazo psikologikoak ____ gaisotasun organikoak

Gizakia bi aurpegitako izate materiala (psikikoa eta somatikoa) dugu; alderdi bata edo bestea aztertzean errealitate berbera aztertzen da, nahiz eta ikuspuntu desberdinetatik. Gizakiari eragiten dion indar dinamikoa indar sexuala da: "... bizidun guztiei energia sexual begetatiboak eragiten die".
Reichen eboluzioan, pazientea ezagutzeko eta sendatzeko, pertsonaren aspektu biologikoek gero eta garrantzia handiagoa izango dute.


Unitate psikosomatikoaren eskema edo ikurra:


Unitate psikosomatikoa

Ikur hau asmatu ondoren, idatzi guztietan jartzen zuen, firma gisa, orrialdearen hasieran

Autorregulatzeko gaitasuna

Gizakiak ez du moral beharkor baten premiarik, autorregulatzeko gaitasuna baitu.
Freudentzat:
Errepresiorik gabe ezinezkoa da kultura. Errepresio gehiegi dago gure mundu honetan eta oreka egokia aurkitu behar dugu; problema, beraz, kuantitatiboa da.
Reichentzat:
Errepresiorik gabe gizakia alaiagoa, elkarkoiagoa, baketsuagoa, langileagoa eta azken finean kultura-sortzaileagoa da. Zenbat eta errepresio gehiago orduan eta kultura gutxiago.
Errepresioa ez zaio kulturari beharrezkoa, baizik eta interes ekonomikoetan du iturburua. Kontzeptu hau 1930tik aurrera defendatzen du; Rousseauaren pentsamenduarekin bat zetorren: "... bizitza naturala desagertzen denean
anormaltasunak agertzen dira".
Reichek pentsatzen zuen ez zegoela moral beharkor baten beharrik...:
... gizarteak gizakia ez badu kaltetzen,
... askatasunarako heziketa egokia badago.
Erregulazio morala naturaren kontrakoa da; atsekabeko bizitza ekartzen du eta erreakziozko eraketen nagusitza.
Autorregulazioak arau naturalak segitzen ditu, bizitza atseginago bihurtuz, eta sormenarako gaitasuna goratuz. Honi deitzen dio Reichek sexu-ekonomi sendoa izatea.
Bizitza mota hau ez da posible mundu kapitalista honen barruan, esaten zuen bere marxista aroan. Azken urteetan: "... bizitza natural hau ez da eskuragarria gizarte honen gizaki gehienentzat, dagoeneko heziketa autoritarioak kutsaturik dagoelako".
Erregulazio moralaren ondorio bezala, gizarte aurkako bulkadak ematen dira, zeintzu gure karakterrean isladatzen dira, eta bai gure gorputzean ere.

W. Reich pintorea

Sublimazioa errepresiorik gabe

Sublimazioa errepresiorik gabe gerta daiteke, are gehiago, errepresioak sublimazioa eragozten du. Sexua baztertzen ez duen pertsona, elkarkoiagoa da eta balore kulturalak sortzeko ahalmen gehiago ditu. Gizabanakoren batek, behar sexualak betetzen ez dituenean, sasi-sublimazioak egiten ditu, egiazki erreakzio eraketak direnak. Harreman sexualak ukatzeak ez dio lanari laguntzen, are gehiago, lana oztopatzen eta alferrikatzen du.


W. Reich eskultorea

Orgasmorako ahalmena

Freudengandik urrutiratu duen lehendabiziko puntua.
1923an, jadanik, neurosi eta genitalitate-nahastearen arteko elkar-erlazioa
eta sexu-bizitzaren balio terapeutiko eta pronostikoa defendatzen zuen.
Orgasmorako ahalmenaren kontzeptua artikulu batean (1924) azaldu zuen
lehendabiziko aldiz . Neurotiko batzuk erekzio eta ejakulaziorako ahalmenak
zituztenaren objezioa gainditzeko, orgasmorako ahalmenaren kontzeptua sortu
zuen: Orgasmorako ahalmenean nortasun osoak hartzen du parte.
Ideia hau bizitza osoan zehar iraunaraziko du Reichek.
Freudentzat ez zegoen neurosirik sexu-gatazkarik gabe. Reichentzat ez zegoen
neurosirik funtzio genitalaren nahasketarik gabe.
Hurrengo definizioa proposatzen du "Orgasmoaren funtzioa" liburuan: "Une
bateko 'estasis' libidinalari dagokion asetasuna lortzeko gaitasuna".
Bi dimentsio daude orgasmoaren barruan:
Entrega, uzketa, samurtasuna, emaitza psikikoa.
Orgasmo-erreflexua errazteko behar den gorputzaren desinhibizioa.
Haien artean nolabaiteko paralelismo psiko-fisikoa suertatzen da.
orrialdearen hasiera

Sexu-errepresioaren funtzio soziala

"Errepresio sexualak gizakiak errezago menderatuta irauteko funtzioa betetzen du, pottoka eta zezenen irendurak zamaberea bihurtzeko erabiltzen den antzean".Ideia hau Freudek asmatu zuen, baina Reichek aldatu gabe mantendu zuen bizitza osoan zehar.

egitura psikologikoa